XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uztailean zehar herri desberdinetako Bandak arituko dira larunbatero

Aurtengo uztaila ignaziano honi begira, herriko Udalean diharduen Kultur Batzordeak zenbait ekitaldi antolatu ditu, herri ezberdinetako musika Banden emanaldiak izango direlarik astebukaeretan.

Gaur Irungo Banda izango da gaueko 10.30etatik aurrera.

Gainontzean Herriko Enparantza Nagusian arituko dira musika bandak.

Zine emanaldiak kalean

Udaletxeko Kultur Komisioak uztaila honi begira antolatu duenari jarraituz, gaur kaleko zine saio bat eskainiko da Sanjuandegi auzoko Jose Antonio Agirre enparantzan.

Emanaldi hau gaueko 10etatik aurrera izango da, eta bertan ikusi ahal izango den pelikula Las aventuras de la familia Robinson, Frank Ziñigarena.

Julian Barrenetxea gaztea korua Bartzelonan gaur

Julian Barrenetxea gazteen taldeko 32 partaideak Bartzelonako Iglesia del Corazón de María elizan izango dira emanaldi bat eskaintzen gaur gaueko 9etatik aurrera.